Garikoitz Iruretagoiena, apnea estatikoko Espainiako txapeldun

Aiurri 2024ko mai. 24a, 11:28

Garikoitz Iruretagoiena zizurkildarrak Espainiako apnea estatikako txapeldun izatea lortu du, laugarrenez, joan den asteburuan egindako Espainiako Indoor Txapelketan. Gainera, Euskadiko Apnea selekzioak bigarren postua lortu du

Euskadiko selekzioak, 2021ean Espainiako txapelketetan talde bezala lehiatzen hasi zenetik, arrakasta ikusgarria lortu du hainbat banakako dominekin, eta 5. izan zen 2021ean, eta hirugarren 2022an eta 2023an. Txapelketa hauek Garikoitz Iruretagoienak, 2021az geroztik apnea estatikoan Espainiako txapeldun denak, Espainiako selekzioarekin munduko apnea txapelketetara jauzi egiteko tranpolina ere  izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!