Zabalik dago Oporretan euskaraz-en izena emateko epea

Aiurri 2024ko mai. 28a, 10:17

Ekainaren 4ra arte zabalik egongo da izena emateko epea. Aurtengo udalekuak ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean izango dira eta 2012-2020 urteen artean jaiotakoek izango dute aukera. Informazio gehiago: 943 69 10 12 (4 luzapena)

Kuotari dagokionez, aurtengo kuota honako hau izango da:

-          1. semea edo alaba: 100 €

-          2. semea edo alaba eta hortik aurrerakoak: 80 €

 

Aurten berrikuntza gisa hobariak onartu ditu Udalak, diru-sarrera batzuen barruan sartzen diren familientzat. Mezuari erantsita bidaltzen dizuegu diru-sarreren taula, eta diru-sarreren arabera aplikatuko diren hobariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!