Kixmi sutara botaz egin diote ongietorria udari Zizurkilgo herrigunean

Ainhoa Gil 2024ko eka. 23a, 22:45

Arratsaldean hasi dituzte ospakizunak herriguneko familiek. Kixmiren irudia sortzea izan dute lehen egitekoa. Txokolate beroarekin indarrak batu ondoren, kalejiran atera dute Kixmi. Plazara iritsita, sutan erre dute, udari ongietorria egiteko. Suaren inguruan dantza eginda eman diote amaiera gaurko ospakizunari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!