Aterunea eskaini du eguraldiak eta jende mordoska elkartu da plazako suaren inguruan. San Juan zortzikoa, agurra, fandangoa eta arin-arina dantzatu ondoren, kalejirarekin amaitu dute aurtengo San Juan bezperako ekitaldia.
Eguraldi kaskarrarekin abiatu dira zizurkildarrak kalejiran. Uliazpin egin dute lehen geldialdia eta harrera beroa egin diete egoiliarrek. Suaren inguruan dantza eginda, Danena inguruko ekarpen gunera joan dira kalejiran, trikitilarien doinuekin. Plazan mokadutxo bat egin ondoren, sua piztu dute bertan.