'Ombuaren itzala' filmerako figurante bila

Aiurri 2024ko eka. 25a, 20:08

Aurrera doa Pello Mari Otañoren inguruko 'Ombuaren itzala' filmaren grabaketa prozesua. Ostegunean Zizurkilgo herrigunean hartuko dituzte irudiak eta, figuranteak behar dituzte. 20 eta 80 urte arteko sei gizonezko, adin tarte bereko sei emakume, hiru mutil-koskor (14 urte azpitik) eta familia bat (ahal bada hiru haurrekin) behar dituzte.

Ostegunean, arratsaldeko 15:30etan jarri dute hitzordua, Zizurkilgo Zentroan. Garaiko jantziak bertan izango dituzte, baina aukera duenak, baserritar jantzia eraman dezake.

Patxi Bisquert-en ekimena da Ombuaren itzala filma, eta bera ari da  zuzendaritza lanetan.

Figurante lanak egin nahi izanez gero, hauxe da kontakturako telefono zenbakia: 697 356 861 (Juan)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!