Zizurkilgo Jaiak 2024

Andramariak, abuztuaren 14an hasita

Aiurri 2024ko abu. 6a, 23:00

Abuztuaren 14an abiatuko dira, Andramari egunaren bezperan.

Abuztuak 14, asteazkena

06:30 Hasiera emango zaio herriko baserrietan zehar egingo den oilasko biltzeari. Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.

11:30 Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.

14:00 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri-argazkia.

18:00 Distopia elektrotxaranga plazan.

20:00 Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Herribizigune elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

21:00 Herri afaria plazan. Ondoren, erromeria 3ittu taldearekin.

 

Abuztuak 15, osteguna. Amabirjin eguna

11:00 Jubilatuen hamaiketakoa Iriarten.

11:30-13:30 Pottoketan ibilaldia egiteko aukera haurrentzat.

12:30 Herri Kirolen erakustaldia. Harri-jasotzen: Lierni Osa eta Maddi Gesalaga Aizkoran: Eneko eta Aitor Saralegi vs Andoni eta Jakes Iruretagoiena.

18:00 Idi-probak Plazaberrin. 

Ondoren, sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.

23:00 Bertsolarien saio nagusia. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Jexux Mari Irazu. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 

Ondoren, Izer eta Alabier-ekin dantzaldia.

 

Abuztuak 16, ostirala. Umeen eguna

11:30 Krosa. Ondoren, buruhandiak eta jolasak.

14:00 Bazkaria umeentzat.

16:00-19:00 Puzgarriak.

16:00 XXXIII. Mus Txapelketa zentroan. Izen-ematea: 15 euro bikoteko.

19:00 Jon Urbieta DJ-arekin diskofesta.

22:00 Lau terdiko IV. Intxaur pilota txapelketako finalak, gizon eta emakumeen mailatan.

22:30 Zezen suzkoa. Ondoren, Malkogarriyak taldea.

 

Abuztuak 17, larunbata

11:00 Ziotza pilota eskolako haurren partidak eta Neska gaztetxoen txapelketako finala.

13:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Loatzo musika eskolako txistulariekin.

14:30 Herri bazkaria. Tiketak ohiko lekuetan salgai. Bazkalondoan, bingoa eta jolasak.

19:00 Txaranga Txorongo, plazan eta inguruetan.

23:00 Kontzertuak: Eire eta Añube. Ondoren, DJ Nazarekin goizaldera arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!