2024/08/14 06:30 - 21:00

Jaia

Zizurkilgo Andramariak 2024

Zizurkilgo Andramariak 2024
Zizurkil

Abuztuak 14, asteazkena

06:30 Hasiera emango zaio herriko baserrietan zehar egingo den oilasko biltzeari. Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.

11:30 Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.

14:00 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri-argazkia.

18:00 Distopia elektrotxaranga plazan.

20:00 Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Herribizigune elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

21:00 Herri afaria plazan. Ondoren, erromeria 3ittu taldearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!