Zizurkilgo Jaiak 2024

Unai Mendizabal: Bertsotan zirtoa, herrian auspoa

Xabier Lasa 2024ko abu. 17a, 10:51

Igotz Alkorta Jai Batzordeko kidea eta Unai Mendizabal, oroigarriarekin

Unai Mendizabalek hamar urte segidan darama Zizurkilgo abuztuaren 15eko bertso saioan abesten, eta Jai Batzordeak bertsolarriak erakutsitako fideltasuna eskertu nahi izan zion, modu berezian. Mendizabalek hiru bertsoekin erantzun zion jaso zuen aitortzari. Eskertzako unea, bideoz ikusgai:

Igotz Alkortak Jai Batzordearen izenean hartu zuen hitza: “Jai Batzordetik pentsatu genuen ez dugula sarri aitortzen gertuen daukagun horren balioa; herrian, goi mailan hainbeste urtez bertsolari bat izatea ez da hamarkada honetan gertatu, eta ez dakigu noiz gertatu den berriz”.

Alkortak Mendizabali eman zion oroigarriak bertsolariaren karikatura du oinarri. Unai Gaztelumendik egina da, eta honako leloa darama itsasita: “Bertsotan zirtoa, herrian auspoa”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!