Zizurkilgo Kros Mistoa, irailaren 3an

Aiurri 2024ko abu. 26a, 08:53

Zizurkilgo Kros Mistoa XV. ediziora iritsi da dagoeneko. Irailaren 3an ospatuko da aurtengo edizioa, arratsaldeko 19:00etan hasita. 5 kilometroko ibilbidea izango du lasterketak, Zizurkilen barren.  18:00etan irekiko da kros mistoko izen-ematea irteera puntuan bertan eta doakoa izango da. Amaieran, gainera, afarien zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean. Helduen probaren aurretik, haurren krosa egingo da. 2011 eta ondoren jaiotako haur eta gaztetxoei zuzenduta egongo da eta, ez da izen-ematerik egin beharko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!