Zizurkilgo Jaiak 2024

Badatoz Zizurkilgo jaiak!

Aiurri 2024ko abu. 26a, 13:02

Asteburu honetan hasiko dira motorrak berotzen. Bertso-afaria eta moto eta auto klasikoen ibilaldia izango dira. Astearteko kros mixtoaren ondoren, asteazkenean, irailaren 4an lehertuko da jaien hasierako txupinazoa. Irailaren 9ra arte, jaiak ez du etenik izango. Ikusi, jarraian, egitarau osoa:

 

Abuztuak 31, larunbata

Bertso afaria: Sustrai Colina eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Beharrezkoa da aurrez sarrera eskuratzea.

 

Irailak 1, igandea

09:00-10:00 Moto eta auto klasikoen iritsiera.

11:00 Ibilaldia Aiztondon barrena.

12:45 Moto eta auto politenari eta zaharrenari sari-banaketa.

13:00 Loak taldearen kontzertua.

 

Irailak 3, asteartea

19:00 Zizurkilgo Kros Mistoa. 5 kilometroko ibilbidea izango du lasterketak, Zizurkilen barrena.

18:00etan irekiko da kros mistoko izen-ematea irteera puntuan bertan eta doakoa izango da.

Helduen probaren aurretik, haurren krosa egingo da. 2011 eta ondoren jaiotako haur eta gaztetxoei zuzenduta egongo da eta, ez da izen-ematerik egin beharko.

 

Irailak 4, asteazkena

18:00 Marrazki lehiaketako paperen banaketa.

20:00 Txupinazoa Aiztondo Neskide Kirol Taldeari eskainia.

Ondoren, Buruhandiak JunDaJo txarangarekin.

21:30 Herri afaria Atxulondo jatetxearen eskutik. Ondoren, JuDaJo txaranga.

02:00 Karaokea.

 

 

Irailak 5, osteguna

 

7:30 Buruhandiak Joxe Arregi plazan.

17:30 Marrazki lehiaketako erakusketa.

18:00 Marrazki lehiaketako sari-banaketa.

Ondoren, Bingo musikatua.

19:30 VIII. Patata tortila lehiaketa.

20:45 Patata tortila lehiaketako sari-banaketa. Lehiaketan egindako tortilak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.

22:30 Bertso-saioa elizan: Miren Artetxe, Joanes illarregi, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

 

Irailak 6, ostirala

10:30 Haurrentzako jolasak: mitologia.

14:30 Gazte bazkaria.

17:00 Haurrentzako Iñaki Carretero ipuin kontalaria Aurrera plazan.

Ondoren Txokolatada Aurrera plazan.

17:30 Musika ibiltaria herrian zehar.

19:00 Buruhandiak, Joxe Arregi plazan.

22:45 Suzko zezena.

23:00 Kotzertuak: Nikotina eta Esne Beltza.

Ondoren, DJ Gometxa.

 

Irailak 7, larunbata

11:00 Umeen jolasak.

12:00 Buruhandiak.

12:30 Apar festa.

14:00 Bernardaren herri bazkaria.

16:00 Postre lehiaketa.

16:30 Kantaldia: Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxeleon Amigorenarekin.

20:00 Kontzertua Arrixku taldearen eskutik.

22:00-00:00 Photocall-a  mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan #Meloluzko

23:30 Malkogarriyak erromeria.

00:15 Mozorro lehiaketako sari-banaketa.

Ondoren, DZ eta Gatxet.

 

Irailak 8, igandea

07:30 Diana.

11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik.

12:45 Herriko Bukalai Dantza taldearen euskal dantza emanaldia.

16:00 III. Xake eta XIV. Joxe Arregi Mus txapelketak.

16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien taldearen eskutik.

21:00 Tenpora taldearen kontzertu akustikoa.

 

Irailak 9, astelehena

11:00 Puzgarriak.

13:00 Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik.

14:30 Jubilatu bazkaria.

Ondoren,  Jubilatuen dantzaldia.

19:00 Antzerkia 'Hirurak telefonoari begira eta Famiglia'.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!