Motor eta Auto Klasikoen Eguna ospatzen ari dira Zizurkilen. Goizeko 9etan hasi dira iristen lehen ibilgailuak, plaza inguruan ikusmira polita jarriz. Hamarnaka motor eta auto jarri dituzte ikusgai, bertaratutakoen gozamenerako. 11etan, ibilbidea egitera abitu dira eta eguerdian sariak banatuko dizkiete moto eta auto politenari eta zaharrenari. 13:00etan Loak taldearen kontzertua izango da.