Haur eta gaztetxoek egin dituzte lehen korrika saioak. Adinka banatuta, Zizurkilen barrena ibili dira lasterka, ahalegin betean. Korrika saioa amaituta, goxokiak jaso dituzte sari.
Helduen txanda iritsi da ondoren. 47 bikotek eman du izena guztira eta, 19:00etan, irteera puntuan zeuden guztiak. 5 kilometroko ibilbidea egin dute, herrikideen txalo artean.
Joxe eta Ane Iturria bidaniarrak izan dira lehenak helmuga puntuan, Josu Arregi eta Eguzkiñe Zabaleta bigarren, eta Beñat Azaldegi eta Aitana Amondarain hirugarren postuan.
Sari-banaketaren ondoren, lau afari bikoitzen zozketa egin dute parte-hartzaile guztien artean.