Zizurkilgo Jaiak 2024

Ipuin kontaketa gaur, Zizurkilgo jaietan

Aiurri 2024ko irailaren 6a

Aurrera plazan elkartu dira Zizurkilgo txikiak gaur arratsaldean. Ipuin kontaketa saioa entzun ondoren, txokolate beroa dastatzeko aukera izan dute bertan. Handik Joxe Arregi plazara joan, eta buruhandiekin korrika saioak egin dituzte. Eguraldiak lagundu egin du eta arratsalde polita osatu dute Zizurkilen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!