Komedia beltza da “Famiglia” antzezlana.
Autobus geltokia ez dela “leku aproposena trapu zaharrak ateratzeko” adierazi ostean, hona bi aktoreek iragarri duten sinopsia, antzezlanari begira jarrita: “Familia arteko harremanak dira protagonista, baina baita belaunaldi arteko diferentziak edo gizarteak ezarritako presioak ere. Herri txiki bateko autobus geltokian Iñaki (40 urteko aita) eta Jone (21 urteko alaba) elkartuko dira, aitona Joxeren urtebetzea da eta zahar etxera doaz bisitan. Autobusaren zain daudela, espero ez duten berri bat jasoko dute, eta ondorioz, elkarrizketak ere espero gabeko bideetara eramango ditu aita-alabak”.