Lanku kultur zerbitzuen bidez eskainitako gazte eta helduentzako ikuskizun berria da Itzal(iko) bagina.
Bertsoa du oinarritzat eta egungo sistema indibidualistari kritika egiten dio. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...
Janire Agirrezabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain antzezleak arduratuko dira trama horri forma emateaz, Iraitz Lizarragaren gidaritzapean.
Hemen duzue aurrerapen txiki bat: HEMEN
Sarrerak salgai daude aurrez udal-bulegoetan, 3 euroko prezioan, eta geratuz gero, egunean bertan ere eskura izango dira Atxulondo kultur etxean.