Jendetsua izan da Zizurkilgo Azoka Berezia

Ainhoa Gil 2024ko urriaren 13a

Goizean goizetik nabaritzen zen mugimendua Zizurkilgo herrigunean. Eguraldiak lagundu egin du, eta jendetza gerturatu da Azoka Berezira. Ederra joan da goiza: postu ugari zegoen aukeran eta, ekitaldia ezberdinak ere izan dira: harri zulatzaileen erakustaldia, fieltro ikastaroa, hennazko tatuajeak, plaza-dantzak... giro bikaina sortu da herrigunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!