Jende asko hurbildu da Intxaur pilotalekura gaur arratsaldean, aizkolarien lana bertatik bertara ikustera. Lehia estua izan da bai emakumeen bai gizonezkoen mailan, eta gustora joan dira ikusleak.
Herri kirol saioak borobildu du azoka egun ederra.
Nerea Sorondo, Oihana Fernandez de Barrena, Iker Vicente, Hodei Ezpeleta eta Eneko Otaño aizkolariak izan dira protagonista gaur arratsaldean, Intxaur pilotalekuan. Erakustaldi ederra eskaini dute, eta gozatua hartu dute bertaratutakoek.