Biala orain! plataformak deituta, elkarretaratzea egingo da datorren asteartean, Joxe Arregi plazan, 19:00etan hasita. Herriak sahiesbidea izateko duen premia azpimarratu, eta irtenbideak eskatzeko egingo dute elkarretaratzea. Udaberrian berrekin zion plataformak bere ibiliari eta, aurrerantzean kanpaina eta mobilizazio ezberdinak antolatzeko asmoa dute.