Egungo energia sistemen inguruko hitzaldia, Alvaro Camposen eskutik

Ainhoa Gil 2024ko urr. 18a, 12:20

Sare elektrikoak, lurraldea, eta egungo sistema energetikoa hizpide hartuta, hitzaldia eskainiko du Alvaro Campos adituak Zizurkilen. Urriaren 24an, 19:00etan hasiko da saioa, Atxulondo Kultur Etxean.

EHUko ikertzaile aeta irakaslea da Alvaro Campos eta baita lurraldearen defentsarako hainbat plataformatako kide ere. Energiaren gaia izango du hizpide Zizurkilgo hitzaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!