Elkarretaratzea egin dute gaur Zizurkilen, Biala orain! plataformak deituta. Hainbat zizurkildarrek egin du bat deialdiarekin eta, bertan ziren Aiztondoko herrietako udal ordezkariak ere. Maddalen Iriarte, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea ere bertaratu da, ekimenari bere babesa ematen. Mobilizazioen bidea berrabiarazi du modu horretan plataformak eta, azaroaren 7rako deitu dute mobilizazio berria. Aurrerantzean astero biltzeko asmoa ere agertu dute plataformako kideek.