Gipuzkoako Harri Handian Txapelketa jokatuko da Zizurkilen. Honakoak izango dira lehian parte hartuko duten hari-jasotzaileak: Xabier Aranburu, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Gari Garmendia, Imanol Royo eta Jon Unanue.
Egin beharreko lanak, berriz, honako sei harriei ahal bezainbat altxaldi ematea: 200/175 kiloko laukizuzena, 200/175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Harri bakoitzarekin 2 minutuko saioa egingo dute kirolariek.