Lau harriri, bi minutuko txandatan, ahalik eta altxaldi gehien ematea zen gaurko helburua. Altxaldi guztiak batuta, 5450 kilo altxa ditu Eizmendik, 5200 Xabier Aranburuk eta 4950 Gari Garmendiak. Halaxe osatu da gaurko podiuma.
Aimar Galarraga izan da laugarren 4000 kilo jasota eta Imanol Royo gaztea izan da bosgarren, 3750 kilo jasota.
Intxaur pilotalekua ikuslez bete da txapelketa gertutik jarraitzeko eta kirolariek ez dute animo eta txalo faltarik izan.