Asteburuan zehar beste hainbat ekitaldi izango da Zizurkilen.
16:00etan, kirolari gazteenak izango dira protagonista, Gipuzkoako eskolarteko pilota partidekin. Ondoren, 17:00etan, Joxe Arregi plaza bizikletez beteko da, Danena Txirrindularitza Elkarteak antolatutako bizikleta ginkanarekin. 18:30ean berriz, Neskide gorengo erregional taldeak Ilintxaren aurka jokatuko du.
Gauean, tradizio handiko Gau Krosaren txanda izango da. Ibontxo Gonzalezen omenezko lasterketa 22:30ean hasiko da. Aurretik, 21:30ean, haurren lasterketa egingo da eta 22:00etan gazteen mailakoa. Izen-ematea zabalik da www.herrikrosa.eus webgunean.
Igandean, berriz, Kirol Asteari amaiera emateko, 12:00etan, Joxe Arregi plazan, Denok Danena taldeak antolatutako Egarri Halterofilia Trofeoa jokatuko da. Arratsaldean, 16:30ean, Intxaur frontoian, Ziotza eta Urnietako Pilota Elkarteko umeek neurtuko dituzte indarrak, eta 18:00etan, Danenako ohorezko kadeteek Añorgaren aurka jokatuko dute.