Eskolaren 1.go hiruhilekoari amaiera emateko egun berezia izan dugu gaurkoa

Haur Hezkuntza eta 1.go eta 2.go lehen hezkuntzako ikasleek Mari Domingi eta Olentzeroren bisita jaso dute. Hamaika galderez josi dituzte gure 2 pertsonai kuttunak. 

 
11.30etan eskola osoak frontoian hainbat abesti kantatu ditu elkarrekin. Ondoren 3.go, 4.go, 5.go eta 6.go ikasleak soinu eta panderoz lagunduta Joxe Arregi plazara jaitsi dira. Bertara gonbidatu dituzte Uliazpiko taldea, Zizurkilgo jubilatuan eta Hernandorena Kultur Elkarteko kideak. Euriari aurre eginez taldean abestu dute herriko plazan.
 
Abenduaren 24ean goizeko 10.15etan Otaño eskolan elkartu eta Zizurkildik barrena ibiliko gara kantari. Gurekin goiz pasa eder bat pasa nahi baduzue zatozte bai haur, gazte eta helduak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!