Goizeko 09:00etan abiatuta, baserriz baserri kantari ibili dira Mendigain eskolako kideak. Aterkiak hartuta eguraldi petralari aurre egin, eta gabon kantuak eskainiz ibili dira eguerdira bitarte. Plazara itzulita, Olentzero eta Mari Domingiren bisita goxoa jaso dute zizurkildarrek.