Urkamendin behera, Elbarrenara gerturatu dira Olentzero eta Mari Domingi. Hainbat laguntzaile zituzten alboan eta, plazara iristean, herritarrak zituzten zain, harrera goxoa egiteko. Loatzo Musika Eskolako musikariek eta Bukalai dantza taldeko dantzari gazteek emanaldia eskaini diete eta, kalejiran eman diote amaiera ekitaldiari. Olentzero eta Mari Domingiri gutunak, musuak eta besarkadak emateko aukera izan dute ondoren txikiek.