Gabonak | Aiztondo 2024

Ekitaldi ugari Zizurkilen, hilaren 31ra bitarte

Aiurri 2024ko abenduaren 26a

Ipuin kontaketa saioa, txokolate tailerra, Oriak antolaturiko jarduerak eta urte zaharreko lasterketa, hainbaten artean.

Abenduak 26 osteguna

Eguberri kontuak:
“Hil da eguzki zaharra, jaio da eguzki berria!” ipuin kontaketa antzeztua, Itziar Saenz de Ojerren eskutik.

17:30, Atxulondo.

Txokolate tailerra. Gaztezuloren eskutik. (LH). Donostiako Chocarte txokolategia.

Abenduak 27, ostirala

Oria Merkatari Elkarteak antolatutako egitaraua:

10:15-12:15, Arte sormen tailerra.

12:30-13:30 Munduko jolasak.

16:30-18:30 Zirku tailerra. Atxulondo.

Abenduak 28, larunbata

Txuri Urdin izotz jauregira, Gaztezuloren eskutik. (LH).

Abenduak 31, asteartea

San Silbestre lasterketa.

15:30, haurrak; 16:30, helduak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!