Kontseilu Sozialistak kezkaz bizi du faxismoaren eta arrazakeriaren gorakada, ohar bidez zabaldu dutenez: "Kezkagarria da faxismoa eta arrazakeria hartzen ari diren indarra. Kolektibo zaurgarrien aurkako gorroto diskurtsoak, etorkinei emandako jipoiak eta bestelako hainbat eraso orokortzen ari dira Euskal Herrian. Egoera horri aurre egiteak berebiziko urgentzia du. Bide horretan, faxismoaren eta arrazakeriaren erroak azaltzeko hitzaldi bat antolatu dugu hilaren 17an arratsaldeko 18:00etan Zizurkilgo liburutegian. Bestalde, gaur egun Euskal Herrian arrazakeriak eta faxismoak nola lurrartzen duten isaltzen duen erakusketa bat jarriko dugu urtarrilaren 13tik 17ra Zizurkilgo liburutegian."