Otsailaren 8an ospatuko da Zizurkilgo Blues Gaua

Aiurri 2025ko urt. 22a, 11:34

Blues musikaren zaletuek hitzordu garrantzitsua dute Zizurkilen, datorren otsailaren 8an. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ekimenari, Noa and the hell drinkers taldeak Atxulondo tabernan eskainiko duen kontzertuarekin. Gaueko 23:00tan hasita, The Blues Company taldea arituko da Egarri tabernan.

Noa and the hell drinkers, Atxulondon

The Blues Company, Egarrin

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!