Zizurkilgo Intxaur pilotalekuak dantza emanaldi berezia hartuko du larunbat honetan. Arratsaldeko 19:00etan hasita, herriko dantza taldeko kideek eta Dulantzitik etorritako Haize Dulantzi taldeko dantzariek euren saioak eskainiko dituzte. Azken urteotan talde gonbidatu batekin batera emanaldi berezia antolatu izan dute zizurkildarrek eta aurten, dulantziarrak izango dituzte oholtzakide.