Dantza talde bat gonbidatuta, emanaldi bereziak antolatu ditu Zizurkilgo Bukalai dantza taldeak azken urteotan. Dulantziko Haize Dulantzi izan da aurtengo gonbidatua.
Larunbatean, 19:00etan hasi zen emanaldia, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Jende asko batu zen harmailetan ikuskizunaz gozatzek eta dantzariek ez zuten hutsik egin, emanaldi ederra eskainiz.