84 pertsona erroldatu ziren 2024an Zizurkilen. Etortzen direnengan pentsatuta, Zizurkilgo baliabideen gida landu dute eta, liburuxkaren aurkezpena egin dute gaurko ekitaldian. Gerturatu diren herritarren artean banatu dute liburuxka, baita euskarazko hiztegi txiki bat eta Meloren ipuina ere.
Herriko nahiz Tolosaldeako baliabideen aurkezpena egin dute Atxulondon eta, herritarrek ere hartu dute hitza, euren bizipenak kontatzeko. Eskertuta eta hunkituta agertu dira zizurkildar berriak.
Atxulondoko ekitaldia amaituta, liburutegira bisita egin, eta Herrigunera gerturatu dira, autobusez. Herriaren osotasuna ezagutaraztea zen helburua eta, gustura egin dute bisitaldia. Eliza, plaza, pilotalekua, udaletxea... herrigunean barrena bisitalditxoa egin ondoren, Iriartera gerturatu dira, goiza hamaiketako baten bueltan amaitzeko.