'Hegitik egiara' ekitaldia egin dute gaur eguerdian

Aiurri 2025ko ots. 22a, 15:36

Estatuak eragindako sufrimenduaren memoria osoa aldarrikatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian Zizurkilgo Urkamendi mendian. Bertsoak, musika eta hitzaz batuz, memoriaren ibilbidea bete dute bertaratutakoek. Frankismo garaitik Euskal Herrian bizitutakoak ekarri dituzte gogora.

Jende asko bildu da Urkamendinko tontorrean, Hegitik egiara ekitaldiarekin bat egiteko.

Aurten ez da izango Joxe Arregi eta Joxelu Gerestari espresuki eskainiko zaion ekitaldirik; gaurko ekitaldiak biktima guztiak hartu ditu gogoan. Sufrimenduaren memoria osoa aldarrikatu dute; torturatuena, erbesteratuena, gerra zikinak hil eta jazarritakoena…

Urkamendiko ekitaldia amaituta, plazan izan du jarraipena. Izan ere, Patxi Saiz kantariak kantaldia eskaini baitu bertan.
Datozen egunetan ere izango dira gaiari lotutako ekitaldiak:


Martxoak 7, 19:00etan zineforuma Herribiziguneren lokalean: Non dago Mikel? dokumentala.
Martxoak 14, 19:00etan Iriarte kultur etxean: Paco Etxeberria mediku forentsearen hitzaldia."

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!