Torturen aitortza jaso du Mikel Egibar zizurkildarrak

Aiurri 2025ko ots. 26a, 11:01

1999ko martxoaren 20an atxilotu zuten Mikel Egibar zizurkildarra. Madrilera eraman, eta  inkomunikatuta eduki zuten bost egunetan. Torturatua izan zen egun Egibar haietan. Eusko Jaurlaritzak tortura haiek aitortu dizkio orain.
Zizurkilgo Udalaren osoko bilkurara gerturatu zen atzo, aitortza horren berri eta bere kasuaren inguruko azalpenak emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!