Sinospia
1985ean desagertu zen Mikel Zabalza, Guardia Zibilak atxilotutako gazte nafarra, ETAko militante batekin nahastu zutena. Zabalza desagertuta egon zen 20 egunetan, euskal gizarteak bertsio ofizialarekiko zuen mesfidantzak protesta handiak eta eztanda soziala eragin zituen, azkenean gorpua Bidasoa ibaiko uretan flotatzen agertu zenean. Zabalza torturatuta hil zela sinetsita egon arren, ez zen inoiz inor epaitu, ezta zigortu ere. 2020ko azaroan 35 urte beteko dira hil zenetik, eta haren familiak egia eskatzen jarraitzen du gertatutakoari buruz.