Pako Etxeberria mediku forentsearen hitzaldia, bihar Zizurkilen

Aiurri 2025ko mar. 13a, 17:53

Azken hilabetean, tortura eta estatuaren biolentziaren inguruko ekitaldi ezberdinak egin dira Zizurkilen. Bihar arratsaldean Pako Etxeberria forentseak hitzaldia eskainiko du Iriarte etxean.

'Hegitik egiara' ekimenak hainbat ekitaldi ekarri ditu asteotan. 'Indarkeriaren Oi(h)artzunak' dokumentalarekin eman zitzaion hasiera ekimenari eta, memoriaren ekitaldia egin zen Urkamendin otsailaren 22an. 'Non dago Mikel?' filma izan zen ikusgai joan zen ostiralean eta, Pako Etxeberriaren hitzaldiak emango dio amaiera ekimenari.

19:00etan emango zaio hasiera, Zizurkilgo Iriarte Kultur Etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!