Lehen partidan Ziotza talde zizurkidarreko bikotea lehiatu zen. Katixa Ibarbia eta Naike Odriozabala Gaztelekuko Ayerbe eta Azpiazuren aurka aritu ziren, zizurkildarren txalo artean. Partida ederra jokatu bazuten ere, ez zuten garaipena eskuratzerik izan.
Bigarren partidan, Bergarako De Vega eta Egizabal, Zazpi Itturriko Balerdi eta Iparragirreren aurka aritu ziren. De Vega eta Egizabalek eskuratu zuten txapela.