Zentro bakoitzeko gazteek beraien komunitateko erronka bat identifikatu eta landu dute azken hilabeteotan. Zizurkilgo ikasleen kasuan, ikastetxeko espazioren antolaketaren gaineko hausnarketa egin dute, horri erabilera berriak emateko aukerak zabaltzeko asmoz. Hala, eskola-komunitarea osatzen duten norbanakoei galdetegiak eginda, espazio fisikoari zukua atera diote: material eta jolasak eskuratu dira, aisialdi denbora nola kudeatzen duten birpentsatzeko zein eskaintza anitzagoa osatzeko.
Zentroen arteko topaketa, Arantzazun
Egindako lana gainerako ikastetxeei erakusteko xedez, topaketa egin dute Arantzazun (Oñati) parte-hartzaileek, gazteak elkar-ezagutzeko eta landu dituzten proiektuak elkartrukatzeko.