Bihar bertan hasiko dituzte etxea eraisteko lanak, eta larunbatean amaitzea aurreikusten da. “Lanek eragozpen puntualak sor ditzakete inguruan. Hori dela eta, herritarren pazientzia eta ulermena eskertzen ditugu, eta eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen ahaleginduko gara”, adierazi du Maite Amenabar alkateak.
Udalak eskerrak eman dizkie inguruko bizilagunei egoera honen aurrean erakutsitako ulermenagatik.