Asteburu betea, Zizurkilen

Aiurri 2025ko api. 4a, 11:26

Asteburua bete-betea dator Zizurkilera. Gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako pasaka txapelketako lehen partidak jokatuko dituzte Zimiterioan eta ondoren, Udaberri txapelketako partidak izango dira Intxaur pilotalekuan.

Gaur izango da, baita ere, Laburbira izeneko euskarazko film laburren XXII. zirkuitua, 19:30ean, Atxulondo kultur etxean.

Egile ezagunen lanez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste honako lan hauetaz:

-          PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez de Lizarduy)

-          PLAZER BAT (Sonia Estevez)

-          BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy)

-          EUROPA (Eneko Irigoien)

-          PENTSATZEN DUT (Alaia Martin/Karmele Mitxelena/Iraitz Mateo)

-          HOR KONPON (Jone Arriola)

-          GOODBAY KEPLER (Nerea Ayala)

-          UTLANDSK (Alba Lozano)

Filmen proiekzioaren ondoren, Iraitz Mateo zuzendariarekin solasaldia izango da.

Horrez gain, martxan da GORA TELOIA! izeneko Aiztondoko III. Antzerki Aldia.

Asteburu honetan Larraulen izango dira emanaldiak.

Alde batetik, gaur, ostirala, apirilak 4, Ester Povedaren BESTE HISTORIA izeneko lana ikusi ahal izango da 19:00etan, Larraulgo balio anitzeko gelan. 13 urtetik aurrerako ikusleei zuzendutako lana da.

Etzi, igandea, apirilak 6, Aimara Teatro konpainiaren ALTUNA JAUNAREN ASESINATZAILEA lana ikusteko aukera izango da, helduei zuzendutakoa, 12:00etan, Larraulgo balio anitzeko gelan.

Eta hurrengo astearen aurrerapena eginez, hurrengo astean jarriko dira abian Zizurkilgo emanaldiak.

Astelehenetik ostegunera bitartean, haur zein gaztetxoei zuzendutako lanak ikusi ahal izango dira, 11:00etan, Atxulondo kultur etxean.

  • Astelehenean, apirilaren 7an, Zirkun Zirko konpainiaren MAITATZEN lana ikusi ahal izango dute HH3, 4 eta 5eko umeek.
  • Asteartean, apirilaren 8an, Eneko Etxebarrietaren ESPAZIOA lanaz gozatuko dute LH1, 2 eta 3ko umeek.
  • Asteazkenean, apirilaren 9an, Tdiferencia konpainiaren BURUA TXORIZ BETETA lana ikusiko dute LH 4, 5 eta 6ko umeek.
  • Ostegunean, apirilaren 10ean, herriko eragileen txanda izango da. Alde batetik, herriko ikastetxeetako umeek emanaldia eskainiko dute, eta, jarraian, Uliazpi fundaziokoek ere antzezlana egingo dute.
  • Azkenik, apirilaren 12an, larunbatean, izango da antzerki jaialdiko azken emanaldia. PUTAREN BAKARRIZKETA EROETXEAN lana eskainiko du Laura Penagosek, Atxulondo kultur etxean, 19:30ean. Sarrerak 3 euroan eskura daitezke udal-bulegoetan.

Bestalde, apirilaren 12an, larunbatean, izango da baita ere Zizurkilgo IV. Duatloia, Joxe Arregi plazatik abiatuta. 16:15ean aterako dira gizonezkoak, eta 16:20an emakumezkoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!