Zizurkilen saihesbidea eskatzeko manifestazioa, gaur arratsaldean

Aiurri 2025ko api. 4a, 11:41

Biala orain! plataformak deituta, manifestazioa egingo da gaur arratsaldean Zizurkilen. 18:00etan jarri dute hitzordua, Joxe Arregi plazan. Milaka ibilgailuk zeharkatzen dute egunero Zizurkil, eta  egoera horri irtenbidea emateko eskaera aspaldidandik dator. Herritar talde batek 2019an sortu zuen Biala Orain! plataforma eta, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, berriz ere ekintza ezberdinak abiarazi dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!