Zizurkilgo herritarrak antzerkigile

Aiurri 2025ko api. 10a, 15:57

Gora teloia! ekimenaren barruan, herritarrak izan dira gaurko protagonista nagusiak. Uliazpiko egoiliarrak eta Pedro Maria Otaño eta Mendigain ikastetxeetako umeak igo dira Atxulondoko eszenatokira. 10:00etan hasita, hainbat antzezlan eskaini diote elkarri eta goiz ederra igaro dute.

Istorio ezberdinetan murgildu dira Atxulondora gerturatu direnak. Azken asteotan prestatutako antzezlanak taularatu dituzten, ikuskizun ederra osatuz.

Urteroko haurren antzerki emanaldira, Uliazpiko kideak batu dira aurten. Txalo artean amaitu dituzte guztiek ere euren emanaldiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!