Gaur goizean egin dute Ezkeltzuko larre irekiera. Goizean goiz hasi da mugimendua inguru horretan. Ganadua harrapatu eta beharrezko osasun tratamenduak egin ondoren, mendira askatu dituzte. Goiza borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu dute Zizurkilgo baserritarrek.