Maila handiko halterofilia saioa bihar Zizurkilen

Aiurri 2025ko mai. 9a, 10:55

Euskal Herriko pultsularirik onenak Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan bilduko dira larunbat honetan, 2025eko Euskadiko Txapelketa Absolutua dela eta. Goizeko 10:00etan hasiko da jaialdia, eta lehenik emakumezkoen saioaz gozatu ahal izango da.

Bertan izango dira Europako Txapelketarako prestatzen ari diren kirolari nabarmenak.

14:00etan, gizonezkoen txanda izango da, eta ikusmina pizten du Eki Lizasoren parte-hartzeak. Munduko txapelketan lehiatu berria da Lizaso gaztea,  eta Perutik iritsi da zuzenean.

Danok Danena klubak, Zizurkilgo taldeak, maila handiko ordezkaritza izango du: 13 taldekidek parte hartuko dute, Gipuzkoa ordezkatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!