Parte-hartze handia izan du aurtengo biatloiak. Zizurkilgo Eskola Kirola (ZEK) ekimenak antolatuta, 80 haur eta gaztetxok baino gehiagok eman du izena. Kirola egin ondoren, pintxo goxoa janez berreskuratu dituzte indarrak eta, Euskaraldiaren aldeko argazkia ere atera dute bertaratu diren familiek.