Gironako Lladó herriarekin senidetuta dago Zizurkil eta, asteburu honetan berritu dute senidetze hori. Atzo iritsi ziren Lladóko bizilagunak Zizurkilera eta, ongietorri festa eskaini zieten herritarrek. Gaur goizean egin dute ekitaldi ofiziala udaletxean eta, jai giroan jarraitu dute eguna.