Ugare auzoaren eraldaketaren inguruko lanketa zabala egin dute Hernandorena taldeko kideek. Sustraia argitalpenean bildu dituzte xehetasun guztiak eta zizurkildar guztiek jasoko dute etxean epe laburrean. Panel eta argazki ezberdinak ere jarri dira herrian barrena eta igande goizean, 11:00etan hasita, ibilbide gidatua egingo dute auzoan barrena, auzoaren eraldaketaren inguruko berri emanez. Loatzo Musika eskolako kideak eta Bukalai dantza taldeko gazteak ere bertaratuko dira.