Pandemia aurretik hasi zen saihesbidea eskatzeko mugimendua. Indartu ekin zioten bideari eta elkarretaratze jendetsuak egin zituzten, biribilguneko trafikoa oztopatuz. Pandemiak geldiarazi egin zuen plataformaren ibilia. Iaz, gaia gizarteratzeko ahalegina egiteko gogoz berrekin zioten plataformari eta, deialdi ezberdinak egin dituzte geroztik. Herritarren erantzuna, ordea, ez da nahi bezalakoa izan.
Ekainaren 19rako deitu dute hurrengo manifestazioa eta emaitzaren arabera neurtuko dute gisa honetako deialdiekin jarraitu, edo saihesbidearen aldeko borrokan beste bide bati eutsi behar ote dion plataformak.