Julen Gabirondo, Gipuzkoako Azkartasunezko segalari txapelduna

Ainhoa Gil 2025ko eka. 15a, 20:49

Julen Gabirondo urnietarra izan da azkarrena gaur jokatu den azkartasunezko sega txapelketan. Bost segalari lehiatu dira Zizurkilgo Lartingo belazean. 

Bost minutu eta hamalau segundu behar izan ditu bere bi sailak mozteko. Oier Urkola izan da bigarren, bost minutu eta berrogeita hamazazpi segundu eginda. Mikel Lizartza, Jon Otegi eta Jon Larrañaga sailatu dira hurrengo hiru postuetan. 

Eguraldi freskoarekin baino ateri, segarako giro ederra izan dute gaur arratsaldean. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!