Eskolartekoen txirrindularitza saioa

Aiurri 2025ko eka. 15a, 13:47

Txirrindulari gazteek hartu zuten Joxe Arregi plaza igande goizean. 11:00etan hasita, erlojupekoan lehiatu ziren eskolarteko txirrindulariak. Plazatik abiatu, eta Fraisororako igoera egin zuten. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, giro polita sortu zen bide-bazterretan, txirrindulari gazteek jarduna txalotu zuten zaletuekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!